2013(e)ko maiatzaren 27(a), astelehena

DBH "Gidabaimena"Kepa Mendez

DBH
"Gidabaimena"
   Kalifikazioa:****
  Fitxa teknikoa:
-              Urtea: 2013
-                Herrialdea: Euskal Herria
-             Iraupena: 8:56
-             Zuzendaria: Nagore Aranburu
-            Aktoreak: Ramon Agirre
                 Elena Irureta
                 Mikel Martinez
                 Joseba Apaolaza
                 Nagore Orbeltzu
                 Sara Cozar
                 Xabi San Sebastian,Asier   Sota,Asier Hormaza                        .
              

Izaskuni gidatzeko baimena kendu diote eta bi egunetan berandu joan da eskolara.Zuzendariak esaten dio Xabik irakatsiko dioela gidari ona delako.Baina Xabi nazkatu egin da Izaskuni klaseak ematez eta alde egiten du.Izaskunek gidatzeko baimena eman diote baino Ramoni kendu egin diote karneta semaforoa gorrian pasatzeagatik
        

          Gidoia entretenigarria da eta oso dibertigarria. Aktoreen lana nabarmentzekoa da.Hau da,aktore bakoitza bere paperean oso ondo sartzen da eta gainera esageratu egiten du. Horregatik oso sinesgaitza da gertatzen diren egoerak ez baitira oso normalak,baina aldi berean horrek egiten du dibertigarria  izatea.


Iraupen luzexeagoa izatea ere komeni zaio telesailari, motzegia da gehiago ikusteko gogoarekin geratzen baikara. Telesail honetan irakasleen arteko adiskidetasuna ikusten da eta horrek telesailean giro polita sortzen du.
Azken finean telesail dibertigarria da eta jende askorentzat oso entretenigarria izan daiteke, nahiz eta luzeagoa izatea komeni den.
             
                   




                              Kepa Mendez 2013ko apirilaren 30a

                   

2013(e)ko maiatzaren 26(a), igandea

Kontuz, atsuak! Iritzi testua Izarraitz Larreta


http://t2.gstatic.com/images?q=tbn:ANd9GcR7_dQIJ82WtUy8veTOlzbFtCp0eqVLLhGOUzZqg9XpdWy8UCJLKONTUZ, ATSUAK!

 ****

Zuzendaria: Angel Alkain

Iraupena: Ordu bat inguru

Aktoreak: Angel Alkain (Marikrux) eta Iñake Irastorza (Marikarmen)

Urtea: 2012-2013

 

Marikrux eta Marikarmen Euskal Herritik zehar dabiltzan bi atso dira. Euskara ikasi nahian dabiltza eta horretarako, bertan ikusten dituzten ezagun guztiekin hitz egiten dute. Famatuen bila joaten dira eta beraien lanari buruz hainbat galdera egiten dizkiete.

Kontuz atsuak, ETB 1 ek eskaintzen duen komediazko telesai bat da. Angel Alkain eta Iñake Irastorza dira pertsonai nagusiak, eta, Marikrux eta Marikarmenen papera egiten dute. Euskal Herrian zehar ibiltzen dira beren Renault 12 gorri dotorearekin, erreportari lanetan. Beraien helburua, Euskal Herrian dauden famatuekin elkartzea da eta galdera sorta batzuk egiten dizkiete. Horretaz aparte, ia festa ezagun guztietara joaten dira.

Esan behar da, oso lan ona egiten dutela eta aktoreen lana ikustekoa dela. Gainera,  hainbat herritan dabiltzan heinean, askotan, bertan topatzen duten edozeinekin hitz egiten asten dira. Oso ona da, aktoreek oso ondo antzezten dute eta horregatik ikusleek ondo pasatzen dute telesail honekin, oso barregarria delako eta aktoreek bi amon balira bezala egiten dutelako.







Izarraitz Larreta Segurola

2013(e)ko maiatzaren 20(a), astelehena

Eskolara zertarako?


                                     Eskolara zertarako?

 

Eskolan, haurrak eta gazteak, beste pertsona batzuekin bizi gara, eta gizartean bizitzeko eta etorkizunean lan egiteko behar beharrezkoak diren jakintzak ikasten ditugu.
Ez da batere atsegina ikastea, baina etorkizunerako balioko digula kontuan hartu behar dugu, eta aurrera jarraitu.Asko ikasi behar izaten dugu, azterketa asko izaten ditugu eta ez dugu batere atsegin, baina beharrezkoa dugu.

Hau guztiarekin, ikasi eta asko saiatu behar dugula esan nahi dut.

 

                                                Alaia Loidi Gorostidi, 2013ko maiatzaren 17a.

Eskola


                                                   ESKOLARA JOATEA GARRANTZITSUA DA
                  Ni lehen ados nengoen mutiko hauek esaten zutenarekin baina orain etorkizunari begiratzen badiozu konturatzen zara ikasketak ere oso garrantzitsuak direla.
                    Nire ustez bizitza honetan ikastea eta ikasketak bukatzea oso garrantzitsua da etorkizun hobeago bat edukitzeko. Ikasketarik gabe lan aukera gutxi dago, horregatik gero eta ikasketa gehiago orduan eta lan aukera gehiago dago.
                    Nere gurasoek esaten dute krisi garai honetan arazoa garbi ikusten dela. Ikasketarik gabeko jende asko langabezian dagoela. Adib orain batzuek ez dute ikasketarik eta lan arazo larriak dituzte.
                                                                                                                             
                                                                                                                                       Maria Mujika.

IKASI ZERTARAKO? IRANTZU ERMINA

IKASI, ZERTARAKO?
        Ikasteak, gauza askotarako balio du eta ikasleek beren garaian ikastean ez badute, gerora konturatuko dira zertarako balio duen ikasteak.
         Lan bat errazago bilatzen da ikasketa guztiak gandituta balin badituzu. Geroz eta nota hobeak eduki, orduan eta errazagoa egingo zaie lan bat bilatzea. Gainera garaian ikasten badute, gerora bizitzaz gozatzeko aukera izango dute.
         Horregatik, ikasleak ikas ezazue orain eta gero gozatu bizitzaz!

Irantzu Ermina, 2013-5-20


Eskolara joan zertarako?, Iñaki Carrera


                                  Eskolara joan zertarako?

Bi ikaskide galdetzen didate zergatik joan behar duten eskolara, eta nik horrela erantzun diet. Niretzako ona dela esan diet,eskola lagungarria izaten delako gerorako izan nahi duzuna izateko.

Gero beraiek galdetu didate zergatik? Eta nik hau esan diet: eskola oso ona da gerorako zer izan nahi duzun ikasten duzulako,lagunak egiten dituzulako, asko ikasten duzulako,gizartean nola portatu egin behar zaren erakusten dizutelako eta lagungarria izango duzulako ikasten duzun guztia bizirako eta lanerako.

Beraz esan daiteke eskola oso lagungarria dela eta gauza asko ikasten dituzula ikasten duzun bitartean adibidez: ezin duzula lagunari gauza tsarrak esan bestela lagunik gabe geratuko zarelako.

Iñaki Carrera,2013ko maiatzak 20a

2013(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

Doraemon, Ez egon triste Jaiko. Kritika testua Izarraitz Larreta


 DORAEMON Ez egon triste Jaiko

**

Zuzendaria: Fujiko F. Fujio

Iraupena: 13 min.

Pertsonaia nagusiak: Doraemon, Nobita, Erraldoi eta Suneo

Urtea: 1969-1970

Gidoia: Keiichi Hara

Nobita eta Doraemon jolasean dabiltzanean, Suneo eta Erraldoi joaten dira beraiengana notizia txar bat ematera. Berri txar hori, Erraldoiren arrebaz doa, Jaikoz eta arazoa ondorengoa da: maiteminduta dago baina, mutilak ez daki. Komikiak egitera dedikatzen da Jaiko eta Doraemonen laguntza eske joaten dira bi mutikoak. Orduan, Doraemonek bere sakela magikotik tramankulu bat atera eta Jaikori ematen diete berari gustatzen zaion mutilarekin egoteko. Beste mutila Jaikori komikiak egitea gustatzen zaiola jakitean asko pozten da eta oso lagun onak egiten dira.

Doraemon XXII. Mendeko katu kosmiko bat da. Bere helburua, Nobita Nobiri laguntzea da. Doraemon japoniar manga sail bat da, Fujiko F. Fujiok asmatutakoa. Gero, hainbatetan gertatu ohi den bezala, anima telesail oso ezagun bat bilakatu zen. Doraemonek poltsiko magiko bat du eta XXII. mendeko makina bat tresna ateratzen du Nobita laguntzeko. Euskal Herrian ETB 1 kanalak emititu izan du eta oso ospetsua da.

Ez zait asko gustatu, marrazki bizidunak ez zaizkit eta asko gustatzen. Baina esan beharra dago marrazkiak oso onak direla. Gidoiak ere ondo daude baina ez dira nire  gustukoak. Alde batetik Nobita beti negarrez dagoelako eta kapitulu guztian ia hori bakarrik entzuten da. Ez zait gustatu gidoiak ez daudelako oso ondo.

 

Izarraitz Larreta Segurola

por la cara



Por la cara
++++




Zuzendaria. Seth Gordon
Iraupena. 112min
Aktoreak.  Jason Bateman, Melissa McCarthy, John Cho, Jon Favreau, Amanda Peet
Gidoia. Steve Conrad, Craig Mazin
Urtea. 2013

“POR LA CARA” pelikulan andre batek txartel ilegalak egiten ditu. Egun batean gizon dirutsu baten txartel faltsua egiten du. Gizona enteratu egiten da txartel faltsu bat egin diotela eta bankukoak txartela blokeatzen diote eta gizona diru gabe geratzen da, orduan neskaren herrira joaten da eta berarekin elkartzen denean istorio asko edukitzen ditu baina neskak gizon batzuei dirua zor dielako neskari hil egin nahi die eta tabernetan asko edaten duelako iskanbila asko sortzen ditu. Taberna batean gizon batekin elkartzen da eta  berarekin bizitzera joan nahi du baina azkenean gizonaren herrira joaten da eta bere nagusiak lana ematen do eta poliziak neska kartzelara ematen dute.

Niri pelikula hau asko gustatu zitzaidan, oso barregarrizkoa delako. barregarria da, neskak txorakeri,erokeri asko egiten dituelako baina erokeri asko egiten dituelako ez da publiko guztiarentzat. Baina bestela pertsonaiak oso ondo egiten dute bere lana eta bere pertsonaiean sartuta daude.

Orregatik pelikula hau ikustea aholkatzen dut oso barregarria delako, jendeak par asko egiten duelako, kotxe asko puskatzen dituztelako eta oso erreala delako.

Ioritz Arruabarrena

MOSTRUOS CONTRA ALIENIGENAS




 MOSTRUOS CONTRA ALIENIGENAS
***





Zuzendaria. Rob Letterman, Conrad Vernon
Iraupena. 94 min.
Aktoreak.  Maya Forbes, Wallace Wolodarsky, Rob Letterman, Jonathan Aibel, Glenn Berger
Gidoia. Maya Forbes, Wallace Wolodarsky, Rob Letterman, Jonathan Aibel, Glenn Berger
Urtea. 2009





 “MOSTRUOS CONTRA ALIENIGENAS” pelikulan neska bat ezkontzera  doanean meteorito bat beregaina erortzen da eta esnatzen denean erraldoia bihurtu dela enteratzen da. Gero kartzel moduko batera eramaten diete eta beste mostruo batzuekin egoten da baina egun batean eskatzen diete alienigena batzuekin borroka egin behar dutela. Orduan alienigenak mostruo erraldoi bat bidaltzen dute lurrera, mostru hori burdinazkoa da eta ezin dute mostruaren kontra egin baina azkenean mostruoa akabatu eta alienigenen etxera joaten dira…

Nei pelikula hau asko ez zitzaidan gustatu baina umeentzako pelikula ona iruditzen zait marrazki bizidunak direlako eta mostruoak oso barregarriak direlako eta txorakeri asko egite dituzkealako bestalde presidenteak dantza, kantatu eta abar egiten ditu.
Orregatik pelikula hau umeak ikustea aholkatzen dut, umeentzako ondo egina dagoelako eta mostruoak umeentzako oso barregarriak direlako.

Ioritz Arruabarrena