2013(e)ko ekainaren 14(a), ostirala

MIKEL (IRANTZU ERMINA)

MIKEL
Nire anaiaren aurpegia asko gustatzen zait, gainera bere ile argiak oraindik ere aurpegi politagoa egiten dio. Argazkietan oso ondo ateratzen da, baina ez zaio gehiegi gustatzen argazkiak ateratzea, aspergarria dela esaten du.
Jolastea asko gustatzen zaio eta berdin dio zertan, futbola, pilota Asko gustatzen zaio kirola egitea. Etxean gaudenean, askotan bere gelan egoten da bakar-bakarrik jolasten. Eta kalean badago berriz lagunekin ibiltzen da arratsalde osoa eta gero ez du etxeratu nahi izaten, lagunekin gehiago jolastu nahi duela esaten dio beti amari.

Aurpegira begiratzen badiozu oso txintxoa ematen du, baina ez da hala, bihurri samarra da eta gainera lotsagabe samarra ere bada momentu batzuetan. Eskolan ez da oso arretaz egoten, askotan leihotik begira egoten dela esan zion irakasleak amari. Eskolako lanak egitea ez zaio batere gustatzen, nahiko alferra da. Telebista ikusten edo ordenagailuan jolasten balin badabil ez du kasurik egiten, oso kontzentratuta  egoten da.

deskribapena ioritz



AIMAR
Aimarrek bederatzi urte ditu hamar egiteko eta nire anaia da. Aimarren aurpegia bere izaerarekin bat dator, gaizto aurpegia duelako eta Aimar nahiko gaiztoa delako. Nire ustez ez du keinu arrarorik aurpegian. Argazkietan beti irribarrez dago eta ala ere beti alai dago. Aimarren aurpegiko gauzarik politena begiak dira eta itsusiena bere okotza, baino aparatu baten bidez okotza ondo jartzen ari zaio. Aimar arrantza egitera doanean eta arrain bat harrapatzen duenean aurpegi oso polita jartzen  du, aurpegi hori ilusioarena da. Aimar nahiko bihurria da baina ala ere portaera ona du. Aimarri ez zaizkio argazkiak ateratzea gustatzen eta orregatik argazki gutxi ditu. Aimar oso nerbiosoa da eta batzuetan malezia handia dauka bere bi anaiekin nire arreba eta nirekin. Ikasketetako ez da oso ona baino geinek aprobatzen saiatzen da orregatik nire ustez nahiko anai ona da.

IORITZ

Biografia Endika Arnedo


                                 
                                            Biografia                                                                      
       
                                                                

                                                Mara



Mara, nire arreba txikia da. Bost urte ditu, 2007ko urrian 17an jaio zen.
Aurpegiari erreparatuz, ez du ematen hain gaiztoa denik, nahiko txintxoa eta alaia ematen du dela. Oso bihurria da, baina bere etxean eta kalean, familiarekin. Besteen etxean eta eskolan ez da oso bihurria nahiz eta gurasoak bileretara joaterakoan, noizean behin pixka bat bihurria dela esan, baina ume txiki guztiak bezala. Ez da geldirik egoten, ia beti saltoka edo edozein lekutara igota egoten da, asko gustatzen zaiolako. Jolasean ibiltzea ere asko gustatzen zaio, eta eskolan gehienetan jolasten egon arren, esaten du ez zaiola asko gustatzen hara joatea. Udara gustatzen zaio, asko. Alegiako festak direlako eta hondartzara, igerilekura  edo mendira joan daitekeelako. Telebista ere asko gustatzen zaio, esnatu eta egiten lehenengo aldia, telebistan marrazkiak dauden edo ez begiratzen du. Ez zaio batere gustatzen jatea. Normalean, pozik egoten da baina batzuetan, haserretu eta negarrez hasten da. Asten da.

 

                                                                                Endika Arnedo

Deskribapena Izarraitz Larreta

Lierni Larreta
Lierni Larreta, nire ahizpa zaharra da. 20 urte ditu, aurten 21 egitera doa uztailak 4 ean. Orain dela hiru urte, autoko gidabaimena atera zuen. EGA ere orain dela urte batzuk atera zuen. Orain, Auxiliar de enfermería ikasi du, eta lehengo urtean, Rayos X ikasi zuen.
Bere aurpegia gustatzen zait, bere izaerarekin bat baitator. Egunero irribarre bat darama aurpegian, bere alaitasuna adierazteko.Gehien gustatzen zaion aurpegiko atala, begiak dira, izan ere eguzkia dagoenean, bere bi begi marroiak, berde koloreko bihurtzen dira. Bere irribarrea ere gustatzen zaio, eta argazkiak ateratzeko beti egoten da galdezka ea ahoa ondo jarria duen. Argazkilari guztiek esaten diete argazkietan oso ondo ateratzen dela, eta hori entzutean, egun guztirako irribarre bat uzten dio.
Oso arduratsua da. Bere ikasketetan oso notak ateratzen ditu, bere gustuko ikasgaia baita. Astebete lehenago asten da ikasten eta nabaritzen da. Horregatik nota onak ateratzen ditu, eta, Donostiako Onkoligikoan praktikak egitea tokatzen zaio datorren urtean.




Izarraitz Larreta Segurola
    
IBIUR
 


Ibiur beti argazkietan oso ondo ateratzen da. Goiko argazkian ateratzen dena da eta argazki onetan ere oso ondo dago. Begi marroiak ditu eta asko gustatzen zaizkit niri bere begiak. Ile argia du bere adimena bezain argia. Zazpi urte ditu eta LH2 ari da egiten.

Nire lehengusua da eta oso jatorra da baina batzuetan oso bihurria ere bada . Izugarri gustatzen zaio kirola egitea eta kiroletan ere oso ona da. Orain Judoan dabil eta oso gustuko du. Futbola ere gustatzen zaio eta athletiken aldekoa da. Kotxeak asko gustatzen zaizkio eta oso ezegonkorra da. Beti dabil mugimenduan baina beti laguntzeko prest ere badago. Gainera oso arduratsua da. Arazoren bat badago asko arduratzen da.

Ibiurrek anaia txikiago bat ere badu eta oso ondo zaintzen du. Harri izena du eta bi urte ditu. Familiarekin ere oso harreman onak ditu eta familiari ere asko laguntzen dio.
                                                                                              EGILEA: Maria Mujika.

Deskribapena


Olaia                                          

 


Neska alaia da, eta argazkietan beti irribarrez ateratzen da. Bere aurpegian irribarrea du politena eta aurpegiko forma ere oso polita du, bana berak esaten du beti oso gaizki ateratzen dela.Oso egoskorra da beti berarekin atera beharra dauka bestela ez da oso gustura geratzen.

Beti alai dago baina gauza askotaz arduratzen da. Beti gauza oso onak  egiten ditu besteengandik, arazo batean badago lagun edo familiarren bat laguntzen saiatzen da, gauza onak esateak kontsolatzen du eta arazoetatik ateratzen laguntzen die.

20 urte dauzka baina gero eta zaharragoa egiten ari da, honekin batera adinean  gero eta arduratsuagoa da. Gustatzen zaizkion gauzetan oso gustura aritzen da adibidez: berak ikasi duenean (Gizarte Integrazioa) gustuko du eta oso pozik dago garai hauetan lana bilatu duelako; eta bidaiatzea ere gustuko du baita kotxeak ere.

 

Nora Larrañaga

Josun biografia (Alaia Loidi)

                                      Josu


Nire anaiaren aurpegia gustatzen zait. Bere begi berde horiek aurpegiko ataletako adierazgarrienak dira. Bere aurpegian oso zintzoa dela ematen du, eta kalean horrela izan arren, nirekin dagoenean aurpegia aldatzen zaio, bihurri aurpegia jartzen zaio, eta batzuetan gaiztoarena ere bai.

Eskolan oso arduratsua da, lanak egunero egiten ditu, oso gutxietan ahaztu zaio, kasualitate bat izan ohi da. Klase garaian, arretaz egoten da, eta asko ikasten du etxean kontrolen bat baldin badu, eta emaitzak ikusi aurretik oso urduri egoten da.

Asko preokupatzen da, eta bere burua estutzen du hainbat gauzetan, adibidez: egun batean lagun baten baloia beste baten lorategi batera bota zuenean, etxera etorri zenean, oso kezkatuta zegoen, ez zuelako baloia hartzea lortu, baina azkenean lasaitu zen, aitak baloia hartu baitzuen.

Argazkietan oso ondo ateratzen da, bere aurpegi alai eta bihurri horrekin oso ondo azaltzen da argazki gehienetan, ez badago haserre aurpegiarekin behintzat, orduan oso gaizki ateratzen baita.

 

                                                                                  Alaia Loidi Gorostidi

Autoerretratoa


                       Amaren autorretratoa



Nire ama izaeraz oso ona eta zintzoa da, batzuetan  haserretzen baduzu oso haserre jartzen da ama guztiak bezala. Bere aurpegia asko gustatzen zait bere izaeran nolakoa den azaltzen duelako,bere begiak ere asko gustatzen  zaizkit  distira handia dutelako. Askotan  bar asko egiten  dut berarekin etxean nagoenean.

Familiarengan arreta handia ematen du,niretzat nire ama nire itzala bezala da asko kontrolatzen dit badakielako zer gertatuko den, adib kontrolak ez gainditu, lanak ez egin, irakasleak errieta  bota etab.

Izaeraz beste amataz desberdina da gehienetan bar asko eta lasai egoten delako.

Nire amaren afizioa musika entzutea adib Alejandro Sanz,Pablo Alboran, Melendi …, irakurtzea liburu potzoloak, brikomania ikustea igandetan eta eskulanak egitea etab.

Nire amak 41 urte ditu, otsailak 10 egiten ditu urtek eta egun orretan bazkaltzera joaten gara gehienetan.Nire amak Pili izena du.

Iñaki Carrera

Biografia

                                      Biografia
                                  Iker Arandia
Iker Alegian bizi da.14 urte dauzka 1999ko otsailaren 12an jai zen.Txirrindularitza ,pilota eta  futbola ditu  kirol gustukoenak.Bere jakirik gustukoena marroiak dira.Bere urtaro gustukoena udara da , eskolak eztagoelako eta hondartza eta pistinara joaten delako.
Bere aurpegia gustatzen zait.Bere izaera aurpegiarekin ondo deskribatzen delako.Pertsona lasaia da,batzuetan,baina mugitzen asten denean ez da geldirik egoten.Batzuetan ere alper xamarra da.Lagun ona da momentu txarrenetan laguntza ematen dizu .Eskuzabala da edozer gauza ematen dizu.Ikasle ona da,klaseak ematen ari direnean ez da adi egoten baina gero etxean egiten ditu lan guztiak .Oso inteligentea da, kirolari ona da, baina beno esan bezala alper xamarra da .Ez da oso arduratsua ,gauzak ahazten zaizkio batzuetan despistatu xamarra ere bada.Ez zaio argazkietan ateratzea gustatzen hori  esaten du gaizki ateratzen omen da.Pertsona eskuzabala da  eta oso inteligentea.


                                   KEPA MENDEZ

         

2013(e)ko ekainaren 5(a), asteazkena


                                   Ikasi, zertarako?


Nire iritziz, eskola oso aspergarria da, ez kalase guztiak baina bai gehienak. Horrez gain, azterketa asko egiten ditugula uste dut.

 Klasean egiten dugunaz gain, ( ariketak egin, adi egon…) gero etxeko lanak egin behar izaten ditugu atsaldetan. Gainera, beste batzuetan azterketak edukitzen ditugu. Baina nire ustez, eskolako sei orduak eta etxean egiten ditugun lanez gain ere, azterketak egiten ditugu, ikasi beharrekoak. Eta eztakit zergatik egin behar ditugun hainbeste azterketa. Gainera, azterketan egin eta handik gutxira ahaztu egiten zaizkizu ikasitako gauzak. Gai batzuk lantzea ondo iruditzen zait, baina, beste batzuk  ez. Inglesa eta matematika beharrezkoak direla iruditzen zait, baina gero beste batzuk guk aukeratutakoak izan beharko litezke.

Beraz, eskola joatea beharrezkoa iruditzen zait baina ez hainbeste denbora eta azterketa gutxiago egin.

             

                                                                      Endika Arnedo

maitagarria eta desioa Endika Arnedo


                                         Maitagarria eta desioa

****


Testua:Mariasun Landa

Marrazkia:Maite Gurrutxaga Otamendi

Diseinua:Juanma Aramendi

Argitaletxea:Elkar

Orrialdeak:80

 

Maitagarri bat hegan zihoala, Bai-k bizia salbatu zion, beraz,maitagarriak desio bat eman zion,baina, berak hurrengo egunean gauza bera galdetzera etortzeko eskatu zioen. Bai-k bere izena aldatu zuen, orain Baiez izena zuen. Konboian Tomas ezagutu zuen, baina alde egin behar izan zuen eta mutilaren poltsikoan bera bizi zen herriaren izena idatzi zuen.Programa batean lanean zegoenean, Tomas ikusi eta berarekin joan zen lan hori utziz. Ilusio herrian bizi ziren Tomas postari eta Ezbai-k liburutegian. Ume bat eduki zuten, Maitasun. Maitagarria egunero joaten zitzion galdera bera egitera. Tomas egun batean hil egin zen eta Ezbai-k bere bizitzari buruz ipuin bat idatzi zuen.

Liburua, nahiko polita iruditu zait. Ulertzen erraza da, ez da oso luzea eta marrazki ugari ditu. Gainera kapitulo batetik bestera ez dago hain besteko tartea eta hori gustatu egiten zait. Liburu honek erakutsi nahi nduena da ilusioa ez dela galdu behar.

Irakurtzea ez zait asko gustatzen, eta momentu batzuetan ez dut ulertu liburua. Gainera denbora asko igaro da liburua hasi eta bukatu arte eta hori ez zait gustatzen. Beraz, liburu motzak gustatzen zaizkienei, liburu hau gomendatzen diet, orokorrean,  gustatu egin baitzait.

 

                                                                                      Endika Arnedo

DBH (Jubilazioa)
****



Zuzendaria:Nagore Aranburu

Herrialdea:Euskal Herria

Iraupena:10min

Antzezleak:Ramon Agirre,Asier Sota,Joseba Apaolaza, Sara Cozar, Elena Irureta, Asier Hormaza, Xabi San Sebastian.            

Urtea:2013                       

Gidoia:Mikel Pagadi eta Egoitz Lasa

 

Eskolan, Izaskunek jubilatu egin nahi du eta Juan Marik karta bat ematen dio non esaten duen jubilatu ahal daitekeela nahi izanez gero.             Orduan Izaskun asko pozten da, baina bere lankideak esaten diote,                denbora libre asko edukiko duela eta kolpean lana egiteari uztean dioenean, bazter batean, hondatuta eta bakar.bakarrik bukatuko duela. Juan Mari, Izaskun ordezkatukko duenaren bila dabil beste aldetik. Izaskunek esaten dio Juan Mariri, damututa, lanean segitu nahi duela. Orduan, Juan Marik Izaskuni esaten dio ezin duela jubilatu, (besteen aurrean) besteak ez pentsatzeko jubilatu nahi duenik.

Kapitulo hau gustatu egin zai. Pertsonai gehienak ez zaizkit gustatu, baina gutxi batzuk bai. Adibidez, gehiena gustatu zaidana Izaskun izan da, eta gutxien Sebas. Gainera, gidoia asko gustatu zait.

 

Telesai honek daukan alde txarra, oso motzak direla  dira eta pertsonai batzuen izateko era ez zaizkit gustatzen, adibidez, Sebas. Beraz, telesai hau errekomendatuko nuke, nahiko motza izan arren, gustatu egin zaitelako.

                                                                      

                                                                                  Endika Arnedo

2013(e)ko ekainaren 3(a), astelehena

Kritika. Autobus majikoa



Autobus Magikoa
    **                                       
     
http://sp0.fotolog.com/photo/32/36/25/monitox_animadox/1216086817659_f.jpg

 Zuzendaria: Joanna Cole                                          
Iraupena:30minutu                                                
Aktoreak:Marrazki bizidunak dira,Irakaslea kizkurne. Ikasleak: Carlos Ramon, Dorothy Ann, Keesha Franklin, Phoebe Terese, Ralphie Tennelli, Wanda Li eta Tim
Gidoia:Bruce Degan
Urtea:2006-2008

Ikasleak autobus magiko bat dute eta irakasle Kizkurnerekin kanpo ekintzak egiten dituzte maiz. Autobusa transformatu egiten zaie nora joan nahi dutenaren arabera. Baina Kanpo ekintza bat egitera doazenean  autobusa izorratu egin zaie. Autobusa konpontzen duten bitartean  robota egiten dute baina ez zaie mugitzen. Hau konpontzeko, beste pantaila batean ikusten dute gizakiak nola mugitzen garen eta horren arabera beste robot bat egiten dute eta azkeneko hau mugitzen zaie.

Oso interesgarria da,beti zerbait  interesgarria ikustera joaten direlako ikasleak, ez dakiten zerbait ikusi eta ikastera . Umeak horrela asko ikasten dute , gainera  ikasleak galdetu egiten dute ez badute ulertzen, eta egiten dituzten galderak interesgarrik iruditzen zaizkit.

Bestalde  hainbat pasarte barregarriak direla  iruditzen zait, ikasleek tontakeria asko egiten dituztelako. Beraz, gomendatzen dut umeek  hau ikustea, marrazki bizidun honekin  ikasi eta dibertitu daitekeelako.Txarra da gauza batzuk ez direla sinesgarriak baina bestela gomendatzen dut ikustea.
                        Nora Larrañaga 2013-04-27











2013(e)ko maiatzaren 27(a), astelehena

DBH "Gidabaimena"Kepa Mendez

DBH
"Gidabaimena"
   Kalifikazioa:****
  Fitxa teknikoa:
-              Urtea: 2013
-                Herrialdea: Euskal Herria
-             Iraupena: 8:56
-             Zuzendaria: Nagore Aranburu
-            Aktoreak: Ramon Agirre
                 Elena Irureta
                 Mikel Martinez
                 Joseba Apaolaza
                 Nagore Orbeltzu
                 Sara Cozar
                 Xabi San Sebastian,Asier   Sota,Asier Hormaza                        .
              

Izaskuni gidatzeko baimena kendu diote eta bi egunetan berandu joan da eskolara.Zuzendariak esaten dio Xabik irakatsiko dioela gidari ona delako.Baina Xabi nazkatu egin da Izaskuni klaseak ematez eta alde egiten du.Izaskunek gidatzeko baimena eman diote baino Ramoni kendu egin diote karneta semaforoa gorrian pasatzeagatik
        

          Gidoia entretenigarria da eta oso dibertigarria. Aktoreen lana nabarmentzekoa da.Hau da,aktore bakoitza bere paperean oso ondo sartzen da eta gainera esageratu egiten du. Horregatik oso sinesgaitza da gertatzen diren egoerak ez baitira oso normalak,baina aldi berean horrek egiten du dibertigarria  izatea.


Iraupen luzexeagoa izatea ere komeni zaio telesailari, motzegia da gehiago ikusteko gogoarekin geratzen baikara. Telesail honetan irakasleen arteko adiskidetasuna ikusten da eta horrek telesailean giro polita sortzen du.
Azken finean telesail dibertigarria da eta jende askorentzat oso entretenigarria izan daiteke, nahiz eta luzeagoa izatea komeni den.
             
                   




                              Kepa Mendez 2013ko apirilaren 30a