2013(e)ko ekainaren 14(a), ostirala

MIKEL (IRANTZU ERMINA)

MIKEL
Nire anaiaren aurpegia asko gustatzen zait, gainera bere ile argiak oraindik ere aurpegi politagoa egiten dio. Argazkietan oso ondo ateratzen da, baina ez zaio gehiegi gustatzen argazkiak ateratzea, aspergarria dela esaten du.
Jolastea asko gustatzen zaio eta berdin dio zertan, futbola, pilota Asko gustatzen zaio kirola egitea. Etxean gaudenean, askotan bere gelan egoten da bakar-bakarrik jolasten. Eta kalean badago berriz lagunekin ibiltzen da arratsalde osoa eta gero ez du etxeratu nahi izaten, lagunekin gehiago jolastu nahi duela esaten dio beti amari.

Aurpegira begiratzen badiozu oso txintxoa ematen du, baina ez da hala, bihurri samarra da eta gainera lotsagabe samarra ere bada momentu batzuetan. Eskolan ez da oso arretaz egoten, askotan leihotik begira egoten dela esan zion irakasleak amari. Eskolako lanak egitea ez zaio batere gustatzen, nahiko alferra da. Telebista ikusten edo ordenagailuan jolasten balin badabil ez du kasurik egiten, oso kontzentratuta  egoten da.

deskribapena ioritz



AIMAR
Aimarrek bederatzi urte ditu hamar egiteko eta nire anaia da. Aimarren aurpegia bere izaerarekin bat dator, gaizto aurpegia duelako eta Aimar nahiko gaiztoa delako. Nire ustez ez du keinu arrarorik aurpegian. Argazkietan beti irribarrez dago eta ala ere beti alai dago. Aimarren aurpegiko gauzarik politena begiak dira eta itsusiena bere okotza, baino aparatu baten bidez okotza ondo jartzen ari zaio. Aimar arrantza egitera doanean eta arrain bat harrapatzen duenean aurpegi oso polita jartzen  du, aurpegi hori ilusioarena da. Aimar nahiko bihurria da baina ala ere portaera ona du. Aimarri ez zaizkio argazkiak ateratzea gustatzen eta orregatik argazki gutxi ditu. Aimar oso nerbiosoa da eta batzuetan malezia handia dauka bere bi anaiekin nire arreba eta nirekin. Ikasketetako ez da oso ona baino geinek aprobatzen saiatzen da orregatik nire ustez nahiko anai ona da.

IORITZ

Biografia Endika Arnedo


                                 
                                            Biografia                                                                      
       
                                                                

                                                Mara



Mara, nire arreba txikia da. Bost urte ditu, 2007ko urrian 17an jaio zen.
Aurpegiari erreparatuz, ez du ematen hain gaiztoa denik, nahiko txintxoa eta alaia ematen du dela. Oso bihurria da, baina bere etxean eta kalean, familiarekin. Besteen etxean eta eskolan ez da oso bihurria nahiz eta gurasoak bileretara joaterakoan, noizean behin pixka bat bihurria dela esan, baina ume txiki guztiak bezala. Ez da geldirik egoten, ia beti saltoka edo edozein lekutara igota egoten da, asko gustatzen zaiolako. Jolasean ibiltzea ere asko gustatzen zaio, eta eskolan gehienetan jolasten egon arren, esaten du ez zaiola asko gustatzen hara joatea. Udara gustatzen zaio, asko. Alegiako festak direlako eta hondartzara, igerilekura  edo mendira joan daitekeelako. Telebista ere asko gustatzen zaio, esnatu eta egiten lehenengo aldia, telebistan marrazkiak dauden edo ez begiratzen du. Ez zaio batere gustatzen jatea. Normalean, pozik egoten da baina batzuetan, haserretu eta negarrez hasten da. Asten da.

 

                                                                                Endika Arnedo

Deskribapena Izarraitz Larreta

Lierni Larreta
Lierni Larreta, nire ahizpa zaharra da. 20 urte ditu, aurten 21 egitera doa uztailak 4 ean. Orain dela hiru urte, autoko gidabaimena atera zuen. EGA ere orain dela urte batzuk atera zuen. Orain, Auxiliar de enfermería ikasi du, eta lehengo urtean, Rayos X ikasi zuen.
Bere aurpegia gustatzen zait, bere izaerarekin bat baitator. Egunero irribarre bat darama aurpegian, bere alaitasuna adierazteko.Gehien gustatzen zaion aurpegiko atala, begiak dira, izan ere eguzkia dagoenean, bere bi begi marroiak, berde koloreko bihurtzen dira. Bere irribarrea ere gustatzen zaio, eta argazkiak ateratzeko beti egoten da galdezka ea ahoa ondo jarria duen. Argazkilari guztiek esaten diete argazkietan oso ondo ateratzen dela, eta hori entzutean, egun guztirako irribarre bat uzten dio.
Oso arduratsua da. Bere ikasketetan oso notak ateratzen ditu, bere gustuko ikasgaia baita. Astebete lehenago asten da ikasten eta nabaritzen da. Horregatik nota onak ateratzen ditu, eta, Donostiako Onkoligikoan praktikak egitea tokatzen zaio datorren urtean.




Izarraitz Larreta Segurola
    
IBIUR
 


Ibiur beti argazkietan oso ondo ateratzen da. Goiko argazkian ateratzen dena da eta argazki onetan ere oso ondo dago. Begi marroiak ditu eta asko gustatzen zaizkit niri bere begiak. Ile argia du bere adimena bezain argia. Zazpi urte ditu eta LH2 ari da egiten.

Nire lehengusua da eta oso jatorra da baina batzuetan oso bihurria ere bada . Izugarri gustatzen zaio kirola egitea eta kiroletan ere oso ona da. Orain Judoan dabil eta oso gustuko du. Futbola ere gustatzen zaio eta athletiken aldekoa da. Kotxeak asko gustatzen zaizkio eta oso ezegonkorra da. Beti dabil mugimenduan baina beti laguntzeko prest ere badago. Gainera oso arduratsua da. Arazoren bat badago asko arduratzen da.

Ibiurrek anaia txikiago bat ere badu eta oso ondo zaintzen du. Harri izena du eta bi urte ditu. Familiarekin ere oso harreman onak ditu eta familiari ere asko laguntzen dio.
                                                                                              EGILEA: Maria Mujika.

Deskribapena


Olaia                                          

 


Neska alaia da, eta argazkietan beti irribarrez ateratzen da. Bere aurpegian irribarrea du politena eta aurpegiko forma ere oso polita du, bana berak esaten du beti oso gaizki ateratzen dela.Oso egoskorra da beti berarekin atera beharra dauka bestela ez da oso gustura geratzen.

Beti alai dago baina gauza askotaz arduratzen da. Beti gauza oso onak  egiten ditu besteengandik, arazo batean badago lagun edo familiarren bat laguntzen saiatzen da, gauza onak esateak kontsolatzen du eta arazoetatik ateratzen laguntzen die.

20 urte dauzka baina gero eta zaharragoa egiten ari da, honekin batera adinean  gero eta arduratsuagoa da. Gustatzen zaizkion gauzetan oso gustura aritzen da adibidez: berak ikasi duenean (Gizarte Integrazioa) gustuko du eta oso pozik dago garai hauetan lana bilatu duelako; eta bidaiatzea ere gustuko du baita kotxeak ere.

 

Nora Larrañaga

Josun biografia (Alaia Loidi)

                                      Josu


Nire anaiaren aurpegia gustatzen zait. Bere begi berde horiek aurpegiko ataletako adierazgarrienak dira. Bere aurpegian oso zintzoa dela ematen du, eta kalean horrela izan arren, nirekin dagoenean aurpegia aldatzen zaio, bihurri aurpegia jartzen zaio, eta batzuetan gaiztoarena ere bai.

Eskolan oso arduratsua da, lanak egunero egiten ditu, oso gutxietan ahaztu zaio, kasualitate bat izan ohi da. Klase garaian, arretaz egoten da, eta asko ikasten du etxean kontrolen bat baldin badu, eta emaitzak ikusi aurretik oso urduri egoten da.

Asko preokupatzen da, eta bere burua estutzen du hainbat gauzetan, adibidez: egun batean lagun baten baloia beste baten lorategi batera bota zuenean, etxera etorri zenean, oso kezkatuta zegoen, ez zuelako baloia hartzea lortu, baina azkenean lasaitu zen, aitak baloia hartu baitzuen.

Argazkietan oso ondo ateratzen da, bere aurpegi alai eta bihurri horrekin oso ondo azaltzen da argazki gehienetan, ez badago haserre aurpegiarekin behintzat, orduan oso gaizki ateratzen baita.

 

                                                                                  Alaia Loidi Gorostidi