2013(e)ko ekainaren 5(a), asteazkena

maitagarria eta desioa Endika Arnedo


                                         Maitagarria eta desioa

****


Testua:Mariasun Landa

Marrazkia:Maite Gurrutxaga Otamendi

Diseinua:Juanma Aramendi

Argitaletxea:Elkar

Orrialdeak:80

 

Maitagarri bat hegan zihoala, Bai-k bizia salbatu zion, beraz,maitagarriak desio bat eman zion,baina, berak hurrengo egunean gauza bera galdetzera etortzeko eskatu zioen. Bai-k bere izena aldatu zuen, orain Baiez izena zuen. Konboian Tomas ezagutu zuen, baina alde egin behar izan zuen eta mutilaren poltsikoan bera bizi zen herriaren izena idatzi zuen.Programa batean lanean zegoenean, Tomas ikusi eta berarekin joan zen lan hori utziz. Ilusio herrian bizi ziren Tomas postari eta Ezbai-k liburutegian. Ume bat eduki zuten, Maitasun. Maitagarria egunero joaten zitzion galdera bera egitera. Tomas egun batean hil egin zen eta Ezbai-k bere bizitzari buruz ipuin bat idatzi zuen.

Liburua, nahiko polita iruditu zait. Ulertzen erraza da, ez da oso luzea eta marrazki ugari ditu. Gainera kapitulo batetik bestera ez dago hain besteko tartea eta hori gustatu egiten zait. Liburu honek erakutsi nahi nduena da ilusioa ez dela galdu behar.

Irakurtzea ez zait asko gustatzen, eta momentu batzuetan ez dut ulertu liburua. Gainera denbora asko igaro da liburua hasi eta bukatu arte eta hori ez zait gustatzen. Beraz, liburu motzak gustatzen zaizkienei, liburu hau gomendatzen diet, orokorrean,  gustatu egin baitzait.

 

                                                                                      Endika Arnedo

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina